konposatu organiko lurrunkorrak (COV)

Sorburu organikoko substantzia kimikoen multzoa, lurrunkortasun handia dutenak ezaugarri. Giro-tenperaturan (baldintza normaletan) egoera gaseosoan dauden hidrokarburo guztiak barne hartzen ditu, edo azkar likidotik gasera pasatzen direnak. Mila substantzia kutsatzaile baino gehiago inbentariatuta daude, eta Lur osoan zehar banatuta daude, Antartika, itsas hondoak, oihan tropikalak edo goi-mendia bezalako leku urrunetan.