kondentsazio-maila konbektiboa

Aire beroa gora igotzeagatik, konbekzioz, garapen bertikaleko hodei bat sortzen hasten den altuera. Eguzki-erradiazioa da prozesu hori eragiten duen faktorea, lurraren ondoko airea berotu eta gora igotzen hastean. Igoera gertatzen den atmosfera-tarteko airea normala baino hotzagoa izateak zehazten du hodei konbektiboa sortuko den ala ez, eta baita haren geroko hazkuntza ere, ekaitzean amaitu ala ez. Aipatutako hodeiaren oinarriak kondentsazio-maila konbektiboa markatzen du, aerologian NCC sigla bidez ezagutzen dena.