izotzaldia

Airearen tenperatura 0 ºC-ra edo balio txikiagoetara jaisten denean gertatzen da, itsas mailan presio-baldintza normaletan (P = 1013 hPa) ur garbiaren izoztze-puntuari dagokiona. Tenperatura-jaitsieraren eragile den mekanismoaren arabera, izotzaldiak bi talde nagusitan sailkatzen dira: 1) erradiaziozkoak; eta 2) adbekziozkoak. Nekazaritzan, halaber, izotz zuria (izotz-lorea) eta izotz beltza bereizten dira, lurrean eta landaretzan metatutako izotzaren itxuraren arabera, eta horrek ondorio desberdinak ditu laboreetan.