eguzki-ekaitza
Ekaitz geomagnetiko izenez ere ezaguna, izen hori ematen zaio Lurraren magnetosferak jasaten duen aldiuneko aldaketari, eguzki-haizearen supituko gorakada batek -hark desplazatzen duen partikula-dentsitatearena zein abiadurarena- sortutako talka-uhinaren ondorioz. Egoera hori gertatzen da eguzkian koroako masa-jaurtiketa handi bat gertatzen denean (arrunki su-erauntsi izenaz ezagutzen dena) eta, gainera, Lurrerantz zuzentzen denean. Eguzki-haize nahasi horrek eragiten duen presio gehigarriak magnetosferaren deformazioa eragiten du, eta horrek, azkenean, goi-atmosferako eremu elektrikoa aldatzen du. Aldaketa horiek Lur osoan gertatzen dira, nahiz eta bi hemisferioetako latitude altuetan hartzen duten neurri handiagoa, aurora polarren sorrera bultzatuz eta, batzuetan, telekomunikazioetan eta hornikuntza elektrikoko sareetan arazoak eraginez.
Erlazionatutako terminoak: aurora polarra, koroa (eguzkikoa eta ilargikoa)
Honela ere ezaguna: ekaitz geomagnetikoa