koroa (eguzkikoa eta ilargikoa)
Argiaren difrakzioaren ondoriozko fenomeno optiko atmosferikoa da, eraztun koloretsuz osatua -gutxitan hiru baino gehiago-, eguzki- edo ilargi-diskoa inguratzen dutenak, haren inguruan modu kontzentrikoan kokatuta. Koloreen intentsitatea zuzenki proportzionala da argia difraktatzen den ur-tantatxoen tamainaren uniformetasunarekiko, koroaren erradioa, berriz, alderantziz proportzionala da tamaina horrekiko. Fotometeoro honen barne-aldeari aureola deitzen zaio. Eguzki-koroa izena ere jasotzen du eguzkiaren kanpoko geruzarik kanpokoenak, plasmaz osatua, milioi bat gradu Celsius inguruko tenperaturan dagoena. Ikus, halaber, eguzki-ekaitza.
Erlazionatutako terminoak: eguzki-ekaitza