eguzki-konstantea
Balio numeriko teorikoa da, atmosferaren kanpo-mugan eta Eguzkitik batez besteko distantziara (149,6 milioi kilometro) dagoen Lurrean, fluxu erradiatzailearekiko perpendikularra den metro koadro bateko gainazal batera denbora-unitateko heltzen den eguzki-erradiazio kopurua kalkulatzetik ateratzen dena. Satelite-neurketek egiaztatzen dute eguzki-irradiantzia denborarekin apur bat aldatzen dela, beraz aipatutako «konstantea» benetan batez besteko balio bat da, 1367 W/m2 berdina. Meteorologia-testu gehienetan S letraz identifikatzen da.