Santa Ana
Ipar-ekialdetik datorren haize desertikoa da, lehorra eta oso beroa, foehn efektuak berrberotua, Kaliforniako estatuaren (AEB) hegoaldean eta Baja Kaliforniako estatuaren (Mexiko) ipar-muturrean jotzen duena, urritik martxora bitartean, gailurra abenduan izanik. Bere izena Santa Ana ibaiaren haranean zuzenean eragiten duelako du, non intentsitate handia lor dezakeen. Haize hau Kubeta Handian (Rocky Mendien eta Sierra Nevadaren artean dagoen lautada zabala) pilatzen den aire-masaren gainezkatzeak eragiten du, urte-sasoi horretan Ameriketako Estatu Batuetako lurralde zabal horretan guztian presio altuek nagusi izateagatik.