sare

Eguraldia edo klima iragartzeko eredu matematiko batek erabiltzen dituen aldagai desberdinak espazialki banatu eta definitzen dituen puntu multzoa. Sarearen elkarren ondoko bi punturen arteko distantziak aipatutako ereduaren bereizmen espaziala adierazten du. Gaur egun, zirkulazio orokorreko ereduek (ZOE) 10 eta 20 km bitarteko bereizmenak lortzen dituzte. Datozen urteetako erronka -superordenagailuen kalkulu-ahalmenak gora egiten jarraitzen duen heinean- ZOEen bereizmena 5 kilometrora jaistea da.

Honela ere ezaguna: sareta