Lips

Grekoen mitologian hego-mendebaldeko haize-jainkoak jasotzen zuen izena, Libis izenez ere ezaguna. Libiatik zetorren haizea zen. Atenasko Haizeen Dorrean gazte hegalari gisa irudikatuta agertzen da, bizarrik gabe, tunika soinean, eta ontzi baten lemari eusten dio bi eskuekin. Erromatarren mitologian bere baliokidea Africus haize-jainkoa zen (Afrikatik zetorrena); izen horrek eman zion sorrera ábrego haizeari.