litosfera
Lurraren azaleko geruza solidoa, zurruntasuna ezaugarri duena. Lurraren kortitzak eta mantuaren kanpoaldeko eremuak osatzen dute. Hitzaren jatorri etimologikoa λίθος ( lithos ) eta σφαίρα ( sphaíra ) hitz grekoetan dago, eta hitzez hitz «harri-esfera» esan nahi du. Sistema klimatikoaren osagaietako bat da, eta beste lauekin elkarreragiten du (atmosfera, hidrosfera, kriosfera eta biosfera), nahiz eta bertan gertatzen diren aldaketak askoz motelagoak diren, eta beste lauekin alderatuta estatikotzat har daitekeen.