bero-bolada

Bero-episodio nabarmena da, aire-masa oso bero baten (tropikala edo subtropikala) adbekzioaren ondorioz gertatzen dena lurralde zabal baten gainean, denboran gutxienez hiru egunez luzatzen dena, eta zenbait kasutan hainbat astez iraun dezakeena. Bero-bolada luzeenetan, beroaren intentsitatean gorabehera-sail bat gertatzen da. Ez dago definizio bakar eta unibertsalik bero-episodio bat bolada gisa kalifikatzeko bete behar diren irizpideei buruz. Zerbitzu Meteorologiko Nazional (SMN) bakoitzak berea ezartzen du, horretarako zenbait atalase gainditzea oinarritzat hartuz. Ohikoa da erreferentziatzat urteko hilabete beroenetan lortutako tenperatura maximoak hartzea. Egungo testuinguru klimatikoan -berotze globalaren markatua-, bero-boladak ez dira udako hilabeteetara (ekaina, uztaila eta abuztua) mugatzen, eta horietako batzuk uda garaitik kanpo ere gertatzen dira.