frontea

Bi aire-masaren arteko banaketa-eremua, izaera dinamiko nabarmenekoa, non normalean hodei-egitura luze eta estu bat sortzen den, eta bere igarotzean prezipitazioak uztea ohikoa den. Frenteak latitude ertainetan barrena dabiltzan borraskekin lotuta daude. Marraztuta agertzen diren mapa isobarikoetan, horietako bakoitza adierazten duen marra lodi bakoitzak, gainazal frontal jakin baten eta lurrazalaren arteko elkargunearen eremua adierazten du. Zorrotz hitz eginda, frontea eta aipatutako gainazal frontala ez badira gauza bera ere, ohikoa da bi kontzeptuak identifikatzea. Oro har, higitzen ari den frenteak desplazatzen ari den aire-masaren araberako izena hartzen du: frente hotza eta frente beroa. Haiek sortzen dituzten zurrunbilo extratropikalen bizi-zikloa eta frenteen sorrera azaltzen dituen teoria, XX. mendearen bigarren hamarkadan garatu zuen Jacob Bjerknesek (1897-1975), bere aita Vilhem [Bjerknes]ekin (1862-1951) elkarlanean. «Frente» izena hizkera militarretik hartu zuen, haren itxura Lehen Mundu Gerrako guduetan soldaduen lehen lerroekin lotuz.