asimilazioa

Iragarpen numerikoko eredu bat exekutatzean egiten den lehen prozesua da, eta eredua osatzen duten hainbat aldagai meteorologikoren hasierako eremuak zehaztean datza, abiapuntuko analisirik onena lortzeko moduan. Kalkulu matematiko ugari eskatzen dituzten metodo bariazionalen bidez, ereduaren hasierako egoera ezartzen da (sarearen puntu bakoitzari esleitutako datuak), eskuragarri dauden behaketetatik abiatuta (mota desberdinetakoak eta Lur osoan zehar era irregularrean banatuak) eta ereduaren aurreko irteeran horiei buruz eginiko iragarpenetatik abiatuta. Datu-asimilazioa da atmosferaren zirkulazio orokorreko ereduak exekutatzen dituzten ordenagailu ahaltsuek kalkulu-denbora gehien eskatzen duten prozesua.