egonkortasuna

Atmosferari dagokionez, bere oreka hidrostatikoaren egoera adierazten du. Egonkortasun atmosferikoak gerta litekeen airearen edozein igoera geldiarazten laguntzen du, ezinezko bihurtuz kontuan hartzen dugun atmosferako edozein mailatan, gainean dagoen airea maila horretan edo azpian dagoena baino dentsitate txikiagokoa denean. Neguko antizikloiak egonkortasun atmosferikoaren adibide argia dira. Gerta liteke azpian dagoen aireak gainean dagoenak baino dentsitate txikiagoa izatea; kasu horretan, egonkortasun atmosferikoa ere egongo da behe-aldeko aire hori igotzen saiatzen denean -bai bere flotagarritasunagatik bai indarketa baten ondorioz-, igo ahala hoztuz doanean, maila berrian inguruko tenperatura azkar lortzen badu, ondorioz, igotzeari utziz. Sor litekeen hodei konbektiboak ez luke garapen bertikal handirik lortuko, bere hazkuntza geldiaraziko litzatekeelarik.