egokitzapena

Sistema ekologiko, sozial edo ekonomikoetan egiten diren doikuntzak, klima-aldaketarekin lotutako arriskuak mugatzea helburu nagusi dutenak, arrisku horien aurrean ahulagoak izatetik ateratzen gaituztenak. Egokitzapen-neurriak klima-aldaketaren egungo eta etorkizuneko eraginei erantzuteko egin beharreko ekintza multzoa dira. Horiek zenbateraino ezartzen diren, izaera klimatikoko kalte potentzialak gehiago edo gutxiago bigunduko dira, erresilientzia handiagoa edo txikiagoa lortuz.