eguna
Behatoki meteorologikoetan erabiltzen den adierazpena, eguna osatzen duten 24 orduetan zehar gertatzen diren meteoro edo gertaera aipagarri jakin batzuen kopurua zenbatzeko. Lainoari, izotzari, prezipitazioari (euria, elurra, kazkabarra…) edo ekaitzari aplikatzen zaio, besteak beste. Adibidez, izotz-eguna kontatzen da egun horretako 0etatik 24etara tenperatura minimoa 0 ºC edo txikiagoa izan bada. Prezipitazio-eguneari dagokionez, pluviometroan bildutako kantitateak litroaren hamarren bat metro koadroko lortzen edo gainditzen duenean bakarrik hartzen da horrelakotzat (edo, baliokidea denez, 0,1 mm). Horrez gain, egun pluviometrikoak egun bateko 07:00 UTCtatik hurrengo egunaren 07:00 UTCtara erori den prezipitazio kantitatea zenbatzen du. Ekaitz-eguna, azkenik, gutxienez trumoi bat entzuten den edo tximistak eta erlanpagoak ikusten diren eguna da, nahiz eta ekaitzak behatokian prezipitaziorik utzi ez.