Nefele

Antzinako Greziako mitologian hodeien jainkosari emandako izena. Ez da nahastu behar jainkosa hori laino eta euriaren ninfekin, garai hartan nefele izenez ezagutzen zirenak. Izaki mitologiko horiek ozeanideen artekoak ziren; Okeano titanaren eta Tetisen alabak. Aristofanesek (K.a. 450-385 inguru) ninfa horiek Eterrean kokatzen zituen; atmosferaren gainetik eta zeruaren azpitik dagoen goi-eskualdean.