nebra

Galizieraz hodeia esan nahi du. Terminoak lainoaren esanahia ere hartzen du bai Galizian, bai inguruko Asturias eta Leongo eremuetan. Los Ancares eskualdean, niebra (nebraren aldaera) ere deitzen diote aipatutako hidrometeoroari, eta neblinarako nebría eta nebrina terminoak erabiltzen dituzte. Maragatería eskualdean (Leon), lainoari niubrina deitzen zaio, eta nublina terminoa esanahi berarekin erabiltzen da beste Leongo eskualde batzuetan. Galizian, néboa eta neboeiro/a tokiko hitzak ere erabiltzen dira.