ispilu-ilusioa
Ilusio optikoa da, lurraren azalera hurbil dagoen atmosferaren beheko tartean eguzki-izpiek jasaten duten desbideratzearen ondorioz sortua, bertan tenperaturaren gradiente bertikal handi bat dagoenean, airearen errefrakzio-indizeak nabarmen aldatzen dituena. Fenomenoa, ispilaketa izenez ere ezaguna -latinezko speculum (ispilua) hitzetik dator-, gugandik urrun, ortzimugan dauden objektuen gaineko gure pertzepzio bisuala aldatzen du. Haien irudi egonkorrak edo dardartiak eratzen dira, eta, ispilu-ilusio motaren arabera, deformatuta, errepikatuta, alderantzikatuta edo jatorrizko posiziotik desplazatuta ikusten ditugu.
Erlazionatutako terminoak: Fata Morgana