Fata Morgana

Ispilu-ilusioaren kasu berezia da, non ortzimugan dauden objektuen irudia, altxatu eta alderantzikatuta agertzeaz gain, horizontalean zein bertikalean deformatzen den. Beraz, ispilu-ilusio anizkoitza da, non beheko eta goiko ispilu-ilusioen ezaugarriak konbinatzen diren. Bere izena italierazko esamolde bat da, «Morgana maitagarria» esan nahi duena, eta Arturo erregearen ahizpaordeari egiten dio erreferentzia, zeinak, mitologia zeltaren arabera, forma aldatzeko boterea baitzuen. Halako esamolde bitxia Italiako hegoaldean hasi zen erabiltzen, Messinako itsasartean -Kalabria eta Sizilia bereizten dituen itsas zerrendan- nahiko sarritan ikusten den ilusio optiko mota hori deskribatzeko. Fenomenoari buruzko erreferentziak garai klasikotik daude.

Erlazionatutako terminoak: ispilu-ilusioa