isozero
Meteorologian 0 ºC-ko isotermari ematen zaion izena. Normalean lurrazalera hurbilen dagoen maila atmosferikoarekin identifikatzen da, tenperatura hori lortzen den mailarekin, hain zuzen. Isozeroa non kokatzen den jakitea bereziki garrantzitsua da aeronautikan, izan ere, hodei baten barnean mugitzen den aeronabe bat izoztearen eraginpean gera daitekeen hegaldi-maila markatzen baitu. Izoztze maila izenez ere ezagutzen da.
Honela ere ezaguna: izoztze-maila