mikroklima
Une eta leku jakin batean, lurrari itsatsitako geruza atmosferiko txiki batek duen egoera fisikoa, bere gainazaletik hasi eta eragina antzematen ez den altuerara arte hedatzen dena. Mikroklimaren kontzeptuak izaera nabarmenki lokala du, eskala oso txikian, nahiz eta ohikoa den okerki eremu horretako klimarekin identifikatzea.