suzko ostadarra

Termino herrikoia da, arku zirkunhorizontala izendatzeko erabilia. Fotometeoro hau haloen familiakoa da, eta argi-uztai batek osatzen du, ostadar baten zati txiki baten antzekoa, zeruan horizontearekiko paralelo den plano irudizko batean agertzen dena, eguzkia nahikoa altu dagoenean beti ere. Azken baldintza horrek eremu polarretan ikustea eragozten du, han eguzkiak lortzen duen altuera txikia dela eta. Bere eraketa argiaren errefrakzioaren ondorio da, hodei zirriformetan dauden izotz-kristal hexagonalak zeharkatzean gertatzen dena, kristal horiek era honetara orientatuta daudenean: argiak alboko aurpegi prismatikoetan jotzea eta oinarri horizontaletatik ateratzea. Hori dela eta, ohikoa ez den zirkunstantzia horrek suzko ostadarra ikusteko zaila den fotometeoro bihurtzen du. Gertatzen denean, oso deigarria da, zirro baten gainean kolore biziko sugar baten antzeko efektua eragiten baitu, hortik dator bere izena.