taino
Karibeko zenbait eremutan, batez ere Antilla Handietan, ziklon tropikalari ematen zaion beste izen bat, urakanaren ordez erabiltzen dena. Izendapen horrek uharte haietako antzinako biztanleei (tainoei) egiten die erreferentzia. Urakan hitza hain zuzen ere taino hizkuntzatik dator, eta maia jainko baten izenarekin bat dator; izen hori era askotara idatzia ikus daiteke, kontsultatutako iturrien arabera (Hun-r-akan, Hurakán, Juracán…).