multzoko aurreikuspena

Eredu meteorologiko edo klimatiko batek egindako simulazio multzo bat integratzen duen aurreikuspen probabilistikoko metodoa da, horietako bakoitza hasierako baldintza apur bat desberdinetatik abiatzen delarik. Modu horretan jokatuz, sistema atmosferikoaren etorkizuneko bilakaerari datxekion ziurgabetasuna mugatu daiteke, haren izaera kaotikoa dela eta. Aurreikuspen determinista batean gertatzen denaren aurka -non soluzio bakarra baino ez den kontuan hartzen sistemaren etorkizuneko bilakaera-egoera gisa-, kasu honetan egoera horien multzo bat dugu, antzekotasunaren arabera talde daitezkeenak, talde bakoitzari gertatzeko probabilitate jakin bat esleituz. 50 simulazio kontuan hartzen badira eta horietatik 40k denboran antzeko modu batean eboluzionatzen badute, orduan nahiko ziur egongo gara (% 80ko probabilitatea) eguraldiaren benetako bilakaera 40 etorkizuneko egoera antzeko horiek markatzen dutenaren antzekoa izango dela.

Erlazionatutako terminoak: ensemble