Munduko Meteorologia Eguna (MME)
Urtero martxoaren 23an ospatzen den eguna da, 1950eko martxoaren 23an Munduko Meteorologia Erakundea (OMM) sortu zuen hitzarmena indarrean sartu izana gogoratzen duena. 180 herrialde baino gehiagok osatzen dutenez, ospakizun-ekitaldiak munduko ia toki guztietan egiten dira, eta jarduera ugari biltzen dituzte, hala nola sinposioak, kongresuak, omenaldi-ekitaldiak edo erakusketak, Meteorologiako profesionalei zein publiko orokorrari zuzenduak. OMMk urtero lelo bat aukeratzen du, eguraldiari edo klimari lotutako intereseko gai batean arreta jartzeko.