altuera topografikoa

Itsas maila ertainetik gora, lurrazalaren gainean dagoen puntu, objektu finko edo maila jakin bateraino neurtutako distantzia bertikala. Sarritan, kontzeptu hori altitudearekin nahasten da; azken hori, ordea, atmosferako mailak edo atmosferan dagoen puntu edo objektu bat izendatzeko soilik erabili behar da, hala nola globo sonda bat edo hegazkin bat. Lehorrean dagoen toki baterako, zuzena da haren altuera aipatzea, ez haren altitudea.