altuera
Lurraren azalera erreferentzia-maila gisa hartuta, zehaztu nahi dugun mailaren, puntuaren edo objektuaren altuera bien arteko distantzia bertikala da. Itsasoan gaudenean bakarrik bat etorriko dira altuera eta altitudea, eta hori ez da gertatzen lehorrean. Objektu baten altuera bere dimentsio bertikalarekin ere identifika dezakegu, baina, hodei bati dagokionez, behaketa meteorologikoetan haren oinarria kokatuta dagoen altuera hartzen da horrela (betiere haren hedadura horizontala nabarmena bada), eta hori hodei-oina izenez ezagutzen da.