Douglas eskala

Itsasoaren egoera desberdinak, olatuen tamainaren arabera, 0tik 9ra sailkatzen dituen eskala numerikoa. Sir Henry Percy Douglas (1876-1939) bizeanmiral ingelesak sortu zuen 1919an, Britainia Handiko Errege Armadaren Zerbitzu Hidrografikoaren buru izan zen garaian. Eskalaren muturrik baxuenean, 0 gradua itsaso lau edo lasai bati dagokio, olatu gabekoari. Goikoan, 9 gradua itsaso izugarri bati dagokio (sic), 14 metrotik gorako olatuekin.

Erlazionatutako terminoak: itsasoaren egoera