haizea

Airearen higidura da, plano horizontalean, Lurraren gainazalarekiko. Tresnekin neurtzen diren bi elementuk zehazten dute, horrek aldagai meteorologiko izaera ematen dielarik: abiadurak (edo intentsitateak) eta norabideak (edo rumboak). Behatoki meteorologikoetan haizearen neurketak lurrazaletik 10 metrora egiten dira, eta horiek osatzen dituzte gainazaleko haizearen datuak. Behatutako haizea (haize erreala) airean une oro eragiten duten indar desberdinen ekintzaren emaitza da. Meteorologian, gainera, haize teoriko batzuk ezartzen dira -haize errealaren sinplifikazioak-, atmosferaren dinamika konplexuari heltzeko erabiltzen direnak. Eguneroko hizkeran, ohikoa da haizea airearen sinonimotzat hartzea («Ze aire egiten duen!»).

Erlazionatutako terminoak: anemometroa, haizearen abiadura