tifoia

Ozeano Bareko iparraldeko mendebaldeko zatian sortzen den ziklon tropikalari ematen zaion izen arrunta. Tifoiek aldiro eragiten dieten eremu populatuen artean daude Japonia, Filipinak, Taiwan, Txinako kostaldeak eta Mikronesia. Greziar mitologian, Tifon Gearen (Lurraren jainkosa amaren) azken semea zen, Tartororekin (leizeen jainkoarekin) sortua. Bere izena greziar antzinako Typhos hitzetik dator, «kea» esan nahi duena. Termino hori -latinez typhon- pertsiar hitz batean eragin zuen, eta handik eratorri ziren, bai txineraz (tai fung) bai urdueraz (t.ūfān), fenomeno meteorologiko honi izena eman zioten forma zaharrak.

Erlazionatutako terminoak: zikloi tropikala