seiche(ak)

Laku edo itsaso baten gainazalean sortzen diren uhin geldikorrak, sismo-mugimendu txikiek, haize bortitzek edo presio atmosferikoaren aldaketa bat-batekoek eragin ditzaketenak. Fenomeno uhindu hori lehen aldiz Léman lakuan aztertu zuen, 1890ean, François-Alphonse Forel (1841-1912) hidrologo suitzarrak. Oszilazio-aldia minutu batzuetatik hainbat ordutara alda daiteke. Seicheak nolabaiteko erregulartasunez gertatzen dira Mediterraneo Mendebaldeko kostaldeetan, eta, magnitudeagatik, nabarmentzen dira Ciutadellako portukoak, Menorcan, non rissagues ( rissaga ) izenez ezagutzen diren.