itsas brisa
Kostaldeetan eta haien inguruetan egunez itsasotik lurrera jotzen duen haizea da. Brisa hau itsas gainazalaren (edo laku baten) eta lurraren arteko berotze desberdinaren ondorio da. Uraren bero-ahalmena lurzoruarena baino askoz handiagoa da, eta horregatik itsas ingurunak eguzki-erradiazio infragorria xurgatzeko gai da ia tenperaturarik igo gabe, lehorreko ingurunean gertatzen ez den zerbait. Goizean, eguzkiak altuera irabazten duen heinean, lurrari itsatsitako airea azkar berotzen da, eta, dentsitatea murrizten zaion heinean, gora egiten hasten da. Haren lekua itsasotik datorren aire freskoagoak hartzen du, eta horrek ematen dio hasiera itsas brisari. Orduak aurrera doazen heinean, intentsitatea handitzen doa, arratsaldeko lauak eta bostak bitartean bolada handienak lortuz -40 km/h-koak izan daitezke-. Une horretatik aurrera, brisa ahultzen doa, ilunabarrean erabat gelditu arte.
Erlazionatutako terminoak: brisa