itsas azaleko tenperatura
Ozeanoko azaleraren lehen metroetako ur-masaren tenperatura da, boiek edo ozeanografia-ontziek zein beste itsasontzi batzuek neurtua, baita satelite jakin batzuek neurtutako tenperatura baliokidea ere, nahiz eta kasu honetan itsasaren azaleraren zati askoz txikiagoa neurtu (milimetro bat baino gutxiago espektro-tarte infragorrian lan egiten duten sentsoreekin egindako neurketen kasuan, eta zentimetro baten ordenakoa mikrouhinetan lan egiten dutenen kasuan). Nazioartean SST sigla erabiltzen da eta interes meteorologiko handiko aldagaia da, batez ere eremu tropikalean. Adibidez, SSTk neurri handi batean baldintzatzen du ziklon tropikalen bilakaera. Urakan bat ur apur bat beroagoko eremu batetik pasatzen denean, indartu egiten da, kategoria igoz.
Erlazionatutako terminoak: tenperatura