prezipitazio
Hidrometeoro bat da, ur-partikula multzo batez osatua -fase likidoan zein solidoan- atmosferan erortzen dena, normalean hodei batetik, eta lurraren azalera iristen dena. Prezipitatzen den elementu motaren arabera, prezipitazio-mota desberdinak katalogatuta daude, hala nola euria, zirimiria, elurra, elur-euria, kazkabarra, txirmira edo diamante-hautsa; horiek guztiek dagozkien sarrerak dituzte hiztegi honetan. Gaur egun prezipitazioa meteoro horietako baten erorketarekin lotzen badugu ere, jatorriz -xviii. mendean- termino hori beste arrazoi batengatik hasi zen erabiltzen. Garai hartako kimikari batzuek uste zuten ura airean disolbatuta zegoela, gatzak uretan dauden bezalatsu; horrela sortu zen, oker, euri-tantak eratzea atmosferan gertatzen zen erreakzio kimiko baten ondoriozko prezipitazio gisa ulertzeko ideia.
Erlazionatutako terminoak: hidrometeoro