lokatz-euria

Euria da, zeinaren tantek hauts mineralaren kontzentrazio altua duten, gehienbat eremu desertiko batetik datorrena. Partikula solido horietako batzuek kondentsazio-nukleo gisa jarduten dute, eta haien gainean hazten dira euri-tantak; gainerakoak -gehienak- tanta horiei gehitzen zaizkie tantak sortu eta erortzen diren hautsezko airetik. Material guztiak lurzoruan eta bertan dauden objektuetan gordetzen dira, denbora igaro ondoren euri-ura lurrundu egiten baita. Euri zikin hauek lokatz-euri, odol-euri edo euri odoltsu izenez ere ezagutzen dira.

Erlazionatutako terminoak: odol-euria