isobara

Emandako gainazal batean presio atmosferikoaren balio bera duten puntuak lotzen dituen lerroa. Isobarak marraztuta agertzen diren mapa sinoptikoetan, aukeratutako gainazala itsas mailaren batez bestekoa da, eta, ondorioz, mapa horietan (gainazalekoetan edo isobarikoetan) presioaren eremu horizontala -hau da, haren banaketa espaziala- maila horretan irudikatuta agertzen da. Isobarak tarte erregularretan marrazten dira, normalean 4tik 4ra edo 5etik 5era hektopascaletan.

Erlazionatutako terminoak: eguraldi-mapa