irisazioa
Fenomeno optiko bat da, eguzkitik angelu-distantzia txikira dauden hodei altu eta ertainetan agertzen den kolore-multzo batez osatua. Kasu gehienetan, argiaren difrakzioaren ondorio da. Koloreak nahasita ager daitezke, edo hodei-ertzekiko ia paraleloak diren bandak osatuz, zeinetan kolore berde eta arrosa pastel-tonuak nagusitzen diren. Eguzki-diskoa (argi-iturria) irisazioak dituzten hodeietatik hurbil egoteak zailtzen du haiek behatzea. Kristal polarizatuko betaurrekoak erabiltzeak argi eta garbi ikustea ahalbidetzen du.