ekaitz lehorra

Prezipitazio nabaritu ezin edo hutsala duen ekaitz elektrikoa. Ekaitz mota hauek batez ere ingurumen-lehortasun handiko lekuetan gertatzen dira, ekaitz-hodeiaren oinaren eta lur-azalaren artean dagoen aireak hezetasun-eduki baxua duenean, euri- edo kazkabar-errezelak lurzorura iritsi aurretik erabat lurruntzen direlako, edo, gehienez, herri-esaera dioen bezala, «lau tanta» erortzen direlako.