ekaitz elektrikoa

Kumulonimbo baten baitan (ekaitz-hodeia) garatzen den fenomeno atmosferikoa da, intentsitate handiko deskarga elektriko bat-batekoa duena, bi elektrometeoro bidez agertzen dena: tximista eta trumoia. Jarduera elektrikoa euri-zaparradek, kazkabarrak eta -modu berezituagoan- elurrak edo pikor-izotzak lagunduta egon ohi da. Ekaitzaren hasierako fasean, prezipitazioaren aurretik, haize-boladak sortzen dira, hidrometeoro aipatuek hodeiaren barrualdean erortzean beherantz eramaten duten aire hotzak lurzoruaren aurka egiten duen eraginaren ondorioz.

Erlazionatutako terminoak: sugetxo