chinook
Batez ere hego-mendebaldeko haizea, lehorra eta foehn efektuaren ondorioz berotua, Harkaitzezko Mendien (AEB) ekialdeko isurialdean, haizebeheran, jotzen duena. Bere agerraldiak tenperaturen igoera nabarmena eragiten du. Bere izena AEBko ipar-mendebaldeko Pazifikoko kostaldeko eskualdean, Columbia ibaiaren ibilbidean zehar, bizi ziren indiar tribuengandik hartzen du, nahiz eta herrikoi mailan «elur-jalea» (snow eater) izenaz ezagutzen den.