Cirrocumulus (Cc)
Hodei-genero bat da, hodei altuen familiakoa, zeruan banku, geruza mehe edo maindire gisa agertzen dena, hodei zuriz osatua, itzalik sortzen ez dutenak, elementu globular txikien banaketa nahiko erregular batez osatuak. Elementu hauek elkarri lotuta egon daitezke edo ez, eta beren diametro angeluarra gradu-arku bat baino txikiagoa da. Hodei-elementu horien tamaina agerikoa (Lurraren gainazaletik ikusita) altokumuluen ale-tamaina baino nabarmen txikiagoa da, eta horrek haiek identifikatzen laguntzen du. OMMren Hodeien Nazioarteko Atlasak lau espezie desberdin ezartzen ditu haientzat (stratiformis, lenticularis, castellanus eta floccus) eta bi barietate (undulatus eta lacunosus).