aire kutsadura
Atmosfera normalean osatzen duten osagaietatik kanpo, airean dauden substantzien multzoa da, hain kontzentrazio handian non pertsonengan zein gainerako izaki bizidunengan eragin negatiboa duen. Aire kutsadurak jatorri naturala izan dezake (sumendi-erupzioak, gizakiak eragin gabeko baso-suteak…) edo artifiziala (jarduera industrialak, trafikoa…). Azken kasu horretan, atmosfera-polusio izenarekin ere ezagutzen da. Airean dauden kutsatzaileak izaera oso desberdinekoak izan daitezke: gas toxikoak, kea, smog-a, sumendi-hautsa, material erradioaktiboa… Hiri-eremuetan, ozono, nitrogeno dioxido eta partikula (PM) maila altuen eraginpean egoteak arrisku handia dakar giza osasunarentzat, eta gero eta ebidentzia gehiago dago eragin horri buruz.
Erlazionatutako terminoak: partikula, nitrogeno-oxidoak, smog
Honela ere ezaguna: kutsadura