aire lehorra
Hertsiki, ur-lurrinik ez duen airea. Praktikan, hezetasun erlatibo baxua duen airea izendatzen da horrela, basamortuen eta eremu lehorren gainean dagoena bezala. Kontuan hartu behar da, Lurreko lekurik lehorrenetan ere, airea, lehorra izanda ere, beti duela zertxobait ur-lurrin bere baitan.