nitrogeno-oxidoak
Nitrogeno-oxidoak izendatzeko erabiltzen den forma laburtua. Gas-talde honek nitrogeno monoxidoa (NO) zein nitrogeno dioxidoa (NO2 ) barne hartzen ditu, baita bien konbinaziotik eta oxigenoarekin ere sortzen direnak. NO2 kutsatzaile sekundarioa da, tenperatura altuko errekuntzan sortzen dena, NOren oxidazioaren ondorioz. Gas oso toxikoa da, zeinaren isurpen-iturri antropiko nagusia nekazaritza den, hirietan ibilgailu motordunetatik airera ihes egiten duenaz eta industria-plantetan sortutakoaz gain. Nitrogeno dioxidoa -oxido nitroso izenez ere ezaguna- NOx guztien artean kutsatzaile atmosferiko nagusia da, eta osasun gizatiarrean zein ingurumenean eragin kaltegarriak ditu. NOxen isurpen-iturri natural artean baso-suteak eta jarduera bolkanikoa daude.
Erlazionatutako terminoak: aire kutsadura
Honela ere ezaguna: NOx