zonda

Mendebaldeko haize oso lehor, bero eta hautsez betea, Argentinako erdialdean maiatzetik urrira bitartean nagusiki jotzen duena, Andeetako ekialdeko isurialdeko sektoretik datorrena, Cuyo eskualdean kokatua. Jatorriz, haize hotz eta hezea da, mendikate andetarraren haize-aldeko malda-hegietan euri ugari eta aipatutako sektoreko gailurretan elurte ugari uzten dituena. Haize-babeseko aldera jaistean, foehn efektuaren ondorioz berotzen doa, eta horrek nabarmen igotzen ditu tenperaturak, 40 ºC ingurukoak lortuz. Sondo izenaz ere ezaguna da.