zurrunbilo

Fluido turbulento batean, bere baitan eboluzionatzen duen unitate edo elementu bakoitza, mugimendu errabiatua deskribatu arren, denbora-tarte batez berezko nortasun jakin bat mantentzen duena. Zurrunbilo bakoitzak bere bidean aurkitzen dituenekin bizikidetzan eta elkarrekintzan dihardu, tamaina oso desberdinetakoak. Atmosferan, zentimetro gutxi batzuetako zurrunbiloak ditugu (atmosferan airearen nahasketa bertikalaren erantzule nagusiak) ehunka kilometrotaraino, eskala erregional eta planetarioko dinamika atmosferikoan garrantzi handia dutenak. Zurrunbilo turbulentoak eddies izenez ere ezagutzen dira.