itsas-tronba
Ur-azalera handi baten gainean gertatzen den tornadoa da, denbora guztian ur horren gainean edo, zati batean, lehorrean garatzen dena, nahiz eta itsasertzera iristean desagertzeko joera duen. Zenbait egilek tronba tornadikoak eta ez-tornadikoak bereizten dituzte, aire-zurrunbiloari lotutako ur-zutabe birakariak hodei ekaiztsu batetik zintzilikatzen den ala ez kontuan hartuta. Ohikoena da itsas-tronbak lehorreko tornadoak baino ahulagoak izatea eta hodei kumuliformeetatik zintzilikatzea, ez beti kumulonimboetatik (ekaitz-hodeiak). Nahiko ohikoa da halaber hainbat lerrokatuta sortzea. Tronbaren goiko aldeak, zintzilikatzen den hodeiaren oinarriarekin konektatuta dagoenak, kono alderantzikatuaren forma hartzen du (inbutu-hodeia) eta itsas-azalarekin konektatzen da hodei-zutabe estu baten bidez, askotan bihurritua. Zutabe horren beheko aldea esekitako ur-tanta eta tanta-txiki multzo batez inguratuta dago, mugimendu bortitzez hornituak (spray-zilindroa), eta itsas-azaletik ihes egiten dute tronbaren berak sortzen duen zurgapen indartsuaren eraginez, hainbat hamarka metroko altuerara iritsiz (100 m baino gehiagora kasu batzuetan). Fenomeno meteorologiko hau itsas-tronba edo itsas-hodia izenez ere ezagutzen da.
Honela ere ezaguna: itsas-hodia, itsas-hodi