itsaso zuhaitsua

Nahiz eta berez termino meteorologikoa ez izan, itsasoaren egoerari buruzko iragarpenetan erabiltzen da, eguraldiari buruzkoen osagarri gisa. Douglas eskalako 7. mailari dagokio; itsas azalak 6 eta 9 metro arteko olatuak ditu (zuhaitzak bezain garaiak, hortik dator izena) eta horiek sortzen duten aparra haize nagusiarekin lerrokatutako banda estuetan antolatzen da, aparta haren bultzadaz hegan ihes egiteaz gain.