sublimazioa

Materiaren egoera-aldaketa da, solidotik zuzenean gas fasera pasatzea, likidotik pasatu gabe. Alderantzizko prozesuari (lurrundik solidora pasatzeari) alderantzizko sublimazioa deitzen zaio, nahiz eta Meteorologian ohikoa den bi prozesuei -zuzenekoari eta alderantzizkoari- sublimazioa deitzea. Izotz-loraren eraketa edo elurra osatzen duten izotz-kristalen hazkuntza, airean dagoen ur-lurrunaren sublimazioaren emaitza dira.